XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Palaziora iritsi bezain laster, enperadorea jangela handian oso ongi prestaturiko mahai batean eseri zen.
Pipi gajoak enperadore bihurtu bazen ere, bazeukan jangura bat gosearen biki-bikia izan zitekeena; baina ezin baretu ahal izan zituen bere urdailaren urrumarrak
Bukatu zen bazkaria; eta tximutxoak lehen baino gose handiagoa zeukan.
- Zer egingo dugu, ba!
- Orain oheratuko naiz, eta lotan ahaztuko dut jan gabe geratu naizela.
Esan eta egin, sartu zen logela inperialean, eta berehala hasi zen zurrungaka seko.
Baina lorik ederrenean zegoenean, atabal eta adar sinfonia deabru batek eta garrasika ari ziren milaka ahotsek esnatu zuten kolpetik: - Gora enperadorea! Azal bedi enperadorea!.
- Maiestate!
- Altxa eta irten balkoira.
- Zure menpekoek ikusi nahi zaituzte.
- Kaka zaharra!
- Hau lo ederra egiten ari nintzena!.
-Eta ahozabalka eta balantzaka azaldu zen leihora.
- Gora gure enperadorea! -ekin zion berriro oihuka errege egoitzako leiho azpitan bildu zen tximu aldra izugarriak.
- Eskerrikasko, adiskideok!